SESB, ESTATU-EREDU BERRIA
XX. mendearen hasieran Errusia Antzineko Erregimenean zegoen.Japoniaren kontrako gerra eta Lehen Mundu Gerran egoteak krisia larriagotuko du.Hori dela eta iraultza piztu zen.17ko Urriko Iraultzak gizarte komunista sortu zuen.Ez zuten guztiek onartu eta gerra zibila sortu zen.1922an SESB sortu zen 1991.arte iraun zuena
TSARISMOAREN AMAIERA
XX.
mendean Errusiak monarkia absolutuari eusten zion. Gobernatzeko, tsarrak nobleziaren, eliza
ortodoxoaren, armadaren eta burokraziaren laguntza zuen.
Parlamentu
bat zegoen arren (Duma) botere mugatua zuen. Ez zegoen askatasun politikorik, eta polizia
politikoak monarkiaren kontrakoak jazartzen zituen.
Ekonomia
nekazaritzan oinarritzen zen, baina industrializazioa ere hasi zen. Zenbait
industria Errusian kokatu ziren eta trenbidea eraikitzen hasi ziren. Ondorioz,
biztanleria langilea hazi zen. Enpresa-burgesia ez zen asko hazi, industria-garapena atzerriko
kapitalaren eta estatuko ekimenaren mende baitzegoen.
XIX. Mendetik aurrera, tsarismoaren aurkako
zenbait indar politiko zeuden. Hainbat gizarte-talde eta ideia politiko
ordezkatzen zituzten: burgesen alderdiak, nekazarien alderdiak eta langile
iraultzaileen alderdiak. Azken horiek,
bi taldetan bereizten ziren: mentxebikeak eta boltxebikeak.
BOLTXEBIKEAK :Erradikalak ziren,
Lenin boltxebikeen burua izan zen. (Errusiako iraultzaren arima izan zen. Urte
askotan erbestean bizi izan zen, eta bertan idazlan ugaritan bere ideia
politikoak azaldu zituen.)
MENTXEBIKEA: Mentxebikeak moderatuak
ziren.
1905.EKO
IRAULTZA
•
1905.
urtean, japoniarren tropek tsarraren armada garaitu zuten.
•
Ekonomia-krisia
zela- eta, istiluak izan ziren.
•
1905ko
Iraultza urtarrilaren 9an hasi zen. Herri-masak Neguko Jauregira, tsarraren
bizitokira, abiatu ziren beren eskaerak egiteko.
•
Manifestatzaileek
ez zuten Tsarismoa suntsitzeko asmorik, baizik eta erreforma politikoak egiten
hastera behartzeko asmoa.
•
Agintariek
errepresio bortitzaz erantzun zieten eta hildako eta zauritu asko izan ziren.
Egun horri Igande Odoltsua esaten zaio.
•
Nekazariak
eta langileak sobietetan (batzarretan) antolatu ziren, eta
antolaketa-eredu bat sortu zuten.
•
Tsarrak
zenbait kontzesio egin behar izan zituen. Kontzesio nagusia Duma (parlamentua) sufragio
unibertsalaren bidez aukeratzea izan zen.
•
Tsarrak,
ordea, azkar utzi zion konpromisoak betetzeari, eta Duma kontuan hartu gabe
gobernatzen hasi zen.
1917EKO
OTSAILEKO IRAULTZA
- 1914an,
Errusia Lehen Mundu Gerran sartu zen. Ez ekonomia ez armada ez zeuden
gerrarako prest. Porrot militarrek eta atzeguardia horniduraz gabetzeak
ondoeza handia sortu zuten, ondorioz, grebak eta manifestazioak izan
ziren.
- 1917ko
otsailean iraultza San Petesburgo
izandako manifestazioaren ondoren gertatu zen greba orokorra hasi eta
altxamenduak egon ziren. Soldaduek uko egin zioten grebalariei tiro
egiteari. Otsailaren 27an behin-behineko gobernua eratu zen, Kerensky
moderatua buru. Gobernuak tsarra abdikatzera behartu zuen.
- Behin-behineko
gobernuak ez zuen lurralde osoan agintzen. Langileek, nekazariek ezta
soldaduek sobietak sortu zituzten herrialde osoan, eta milizia armatuak izan zituzten
(GUARDIA GORRIA). Sobietak boltxebikeen alde jarri ziren. Boltxebikeek
zenbait gauza eskatzen zituzten: gerra uztea, langileen bizitza-baldintzak
hobetzea, lurrak nekazarien artean banatzea eta gutxiengo nazionalak
aintzatestea.
1917EKO
URRIKO IRAULTZA
•
Behin-behineko
gobernuak ezin izan zuen gizarte eta politika-ezegonkortasuna eragotzi.
Gobernuak gerran jarraitzea erabaki zuen. Porrotak etengabeak zirenez, gobernua
ahuldu zen eta sobieten protagonismoa areagotu zen.
•
Lenin
boltxebikeen burua, erbestik itzuli zen eta Apirileko tesiak delakoetan
jarraitu beharreko programa ezarri zuen: Gerra uztea, lurra berriz banatzea,
langile-batzordeek fabrikak kontrolatzea, nazionalitateek autonomia izatea eta
sobietei boterea ematea.
Boltxebikeek herri-matxinada prestatu zuten baina porrot
egin zuten. Urrian, boltxebikeek berriz gobernua botatzeko ahalegina egin eta
lortu zuten.
- Urriaren
24an sobietek, boltxebikeek kontrolatuta hiriburuko puntu estrategikoak
eskuratu zituzten.
- Urriaren
25an Neguko Jauregiari eraso eta behin-behineko gobernua
amaitu zen.
- Gobernu iraultzaileak hainbat
gauza egin: gerratik atera negoziatu, Brest-Litovskeko Ituna
sinatu zuten eta lurrak nekazarien artean banatzeko agindu zuten, baina
aurreko jabeei kalte-ordainik eman behar izan gabe.
GERRAKO
KOMUNISMOA:1918.urtearen hasieran,iraultza nagusitu zen,baina herrialdeko eremu
zabal batzuetan etorkizuna zalantzazkoa zen.Tsarismoaren aldekoak eta
politika-sistema liberalaren defendatzaileak indarren bidez iraultza amaitzen
saiatu ziren.Bi bandotan bereizi zen:Kontrairaultzailearen Aldekoak(Guardia
Zuria) eta boltxebikeak( Guardia
Gorria).Gerra zibilak hiru urte iraun zuen,eta boltxebikeek irabazi
zuten.Hiriak hornitzeko gerra aldian estatuak Gerrako komunismoa ezarri
zuen:industriaren nazionalizazioa,lurren kolektibizazio eta nekazarien alea
konfiskatzea.
PROLETARIOTZAREN DIKTADURA:Gerrako komunismoaren
aldian,estatu berria sortzeko oinarriak ezarri ziren.Estatu liberal -burgesaren
eredua deuseztatu eta proletariotzaren diktadura ezarri zen haren ordez.Sistema
horretan, erabaki guztiak Alderdi Komunistako goi-organoen eskuetan
zentralizatuta zeuden Lenin buru.Bestalde,gainerako
alderdi guztiak debekatu egin zituzten
NEP
•
Iraultza
bizirautea lortu zuten, baina material eta giza galera handiak izan ziren.
•
Ekonomia-politika berria (NEP) ezarri zen.
•
Nekazariei laboratzen eta saltzen utzi
zitzaien, barne merkataritza askea baimendu zen eta enpresa txikiak eta
ertainak jabetza pribatuetan izaten utzi zuten.
•
Estatuak, garraiobideak, kanpo-merkataritza,
bankuak eta enpresa handiak kontrolatzen jarraitu zuen. (enpresa mistoa)
•
Neurriek ekonomia haztea eragin zuten.
Industria,
merkataritza-jabeak eta nekazariak aberastu ziren, eta burgesia berriro agertu
zen hori dela eta tentsio
handiak izan ziren, eta alderdian eztabaida latza sortu zen.
SESBN
EZARRITAKO GOBERNU SISTEMA
Ø 1922an, SESB sortu zen; Sobietar
Errepublika Sozialisten Batasuna hain zuzen. Errepubliken federazio bat zen eta
handituz joan zen. Nazio multietnikoa, ia antzinako inperioa bezain handia.
Ø 1923.urtean Konstituzioa egin
zen, konstituzio horretan estatu berriaren politika sistema zehazten zuen.
Barne
-politikari dagokionez, errepublikek autonomia zuten.
Legegintza-organo gorena Sobiet Gorena zen, alderdi
bakarra zegoen, hau da, ez zegoen demokraziarik.Alderdi komunista zen
antolaketa politikoa kontrolatzen zuena.
DIKTADURA
STALINISTAREN EZAUGARRI POLITIKOAK
•
Lenin
1924.urtean hil zen, Stalin SBAK-ko idazkari nagusi izendatu zuten, bera
nagusitu zen.Botere guztiak bere gain hartu zituen eta diktadura pertsonala
ezarri zuen.
Boterea ziurtatzeko 3 bide erabili
zuen:
Pertsona gurtzea. Propagandaren
bidez, Stalin goratzen zuten eta herriaren ongile nagusia eta aita zela esaten
zuten. Etsaien edozein ezaugarri positibo ezabatu zuten, eta egia faltsutzen
zuten.
Alderdi komunistaren boterea sendotzea. Bizitza
politikoan parte hartzeko, beharrezkoa zen SBAK-ekoa izatea. Inposatzen zituen
hautagai-zerrendak. Sobietek herri-batzar askeak izateari utzi zioten behin
betiko.
Izua. Edozein
oposizio isilarazteko modua zen. Errepresio NKVD ren (polizia politikoa)
biztanleriaren zati handi batek ere lagundu zuen. Gizartean susmo- eta
salaketa-giroa sortu zen.
1933-1939
bitartean Stalinek alderdi barruko oposizioa desegin zuen purga edo
garbiketa-prozesu gogorrekin: salaketa faltsuekin edota traizioagatik epaitu
eta kondenatzen zituzten
-Era berean
Stalinek kultura eta artea erabat kontrolatu eta zentsuratu zituen:
-1932tik
abangoardiako artistak burges eta kontrairaultzailetzat jo zituzten
-Arte-joera ofizial bat bultzatu zuten, erabat
propagandista zena: errealismo sozialista.
EZAUGARRI
EKONOMIKOAK
•
1927tik
aurrera, ekonomia planifikatu behar zuela bultzatu zuen Stalinek. Gosplan sortu
zuten, plana diseinatzeaz eta prestatzeaz arduratzen zen erakundea. Plan
bakoitzak bost urte irauten zuen, bost
urteko planak. Plan horietan, lortu beharreko helburu ekonomikoak eta
lortzeko baliabideak zehazten ziren.
•
Helburuak: Sobietar Batasuna atzerapen
ekonomikotik ateratzea, industria-garapena lortzea, eta nekazaritzan eta
militar arloan autosufizienteak izatea.
•
Jarduera
ekonomiko guztiak estatuaren kontrolpean zeuden eta jabetza pribatua desagertu
zen.
-LURREN
KOLEKTIBIZAZIOA ezarri zen, jabeek lursailen jabetzei uko egin behar izan
zieten eta errepresio gogorra pairatu zuten aginduak bete ez zituzten
dirudunek. Horrek izua eragin zuen nekazariengan eta produktibitatea jaitsi
zen.Biztanleriak eskasia eta gosetea sufritu zuen.
Nekazaritzaren kolektibizazioa bi ustiategi motetan
antolatu zen:
-
Koljos:
landetxe handiak
-
Sovjos:
estatuko landetxeak, soldatapeko langileak erabilita.
-POLITIKA
EKONOMIKOAK Lehentasuna eman zion industria astunari eta energia-ekoizpenari.
Ikatzaren, petrolioaren eta elektrizitatearen ekoizpena berehala bikoiztu zen.
Propagandak garrantzi handia izan zuen. (lana gurtzea)
Bost urteko lehen hiru planak aplikatzean lortu ziren
emaitzak izugarriak izan ziren eta SESB industria potentzia bihurtu zen.Baina
ekonomia-desoreka ere izan zen, izan ere,kontsumo-ondasunei ez zieten
garrantzia eman eta biztanleriaren bizitza maila baxua zen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario