MUNDUKO GATAZKAK

MUNDUKO GATAZKAK (1914-1939)



1.      Lehen Mundu Gerraren jatorria

1870etik bloke militarrak sortzen hasi ziren, eta berrogeita lau urtean istilu diplomatiko ezkutuetan ibili eta gero, gerra hasi zen.
 ALIANTZA- SISTEMA
Alemania nazioarteko politikaren gidari bihurtu, Bismarck kantzilerraren (Alemaniako lehendakaria) politikari esker. Aliantza-sistema sortu, Alemaniaren Austriaren eta Errusiaren artea. Geroago Italia aliantzara batu zen.
BI HELBURU:
ØFrantzia bakartzea
ØBalkanetako orekari eustea
Alemaniako enperadorea hil zenean, Gilen II.a tronua hartu zuen. Hark Europan politika erasotzaileagoa egitearen eta hedapen inperialistaren alde zegoen. Orduan Bismarck bere kargutik kendu eta aliantza-sistema desagertzen da.
Geroago beste aldi bat eratu zen: Bake Armatua. Bi bloke militarretan bereizi ziren:
ØAliantza Hirukoitza: Alemaniak, Austriak eta Italiak.
ØEntente Hirukoitza: Frantziak, Errusiak eta Britainiak (Gilen II.aren kanpo-politika erasotzailearen ondorioz).

ARAZOAK ETA TENTZIOAK EUROPAN
Ekialdeko auzia: Otomandar Inperioa gainbehera egin zuen, Austriak eta Errusiak egoera horretaz baliatuz  beren indarra areagotu nahi zuten.
Elkarrekiko beldurrak, armamentu-norgehiagoka eragin zuen; komunikabideetan eta eskoletan propaganda ematen zen gerraren alde.
LEHIAKORTASUN  KOLONIALAK
Koloniak zirela eta, arazo asko egon ziren. Antzinako potentziek (Britainia Handia eta Frantzia) estatu berriak (Alemania eta Italia) baztertu, eta lehengairik eta merkaturik gabe utzi zieten.
Inguruko kolonien kexak Marokoko bi krisiak eragin zituzten. Alemania ez zuen nahi Frantziak Marokon protektoratua sortzea, baina frantziarrek egin zuten Britainia Handiaren laguntzarekin.
Ekialdeko Auziak ere liskarrak eragin zituen bi blokeen artean. Otomandar Inperioa gainbehera egiten ari zenean, Austriak eta Errusiak egoera horretaz aprobetxatu.

ARTXIDUKEAREN HILKETA
Austria- Hungariako Inperioko, Frantzisko Fernando artxidukeak, bisita ofiziala egin zuen Sarajevora. Han zegoela, serbiar terrorista batek hil zuen atentatu batean.
Austriak Alemaniaren laguntzarekin, Serbiari ultimatum hau bota zion: Serbiak hilketa ikertzen utzi ezean, Austriak gerra deklaratuko zion. Baina  Serbiak Errusiaren laguntza zuen eta uko egin zion ultimatumari. Geroago, Austriak gerra deklaratu zion Serbiari.
Errusia Austriaren eta Alemaniaren aurka joan, eta Alemaniak gerra deklaratu zion, eta gero Frantziari.  Alemaniaren planaren lehenengo pausua Belgika inbaditzea zen, baina Britainia Handia gerra deklaratu zion Alemaniari.
Italiak ez zituenez Austria eta Alemania lagundu; Aliantza hirukoitza hautsi zen.
2. Lehen Mundu Gerraren garapena (1914-1918)

Gerrak hilabete gutxi batzuk baino ez zuela iraungo uste zuten, baina lau urte iraun zuen azkenean. Entente Hirukoitzak irabazi zuenean amaitu zen gerra.
1.-Mugimendu Gerra: Alemaniarrek Frantzia garaitu nahi zuten baina  Marneko guduan geldiarazi zituzten Paristik kilometro gutxira.

2.-Posizioen Gerra: Alemaniarrek porrot egiteak fronteak sendotzea eragin zuen. ONDORIOZ Posizioak babestea zen helburua. Gerra egonkortu egin zen eta lubakietan urtetan egongo dira
                        -Britainiarrek Afrikako koloniak konkistatu.
                        -Aliatuek Otomandar Inperioa konkistatu.
                        -Itsasoan ere gatazkak egon ziren: itsaspeko gerra.
3.-1917ko krisia: 1917an egoera militarra aldatu egin zen, bi arrazoirengatik:
-Errusiako Iraultza. Iraultzan, tsarra tronutik kendu zuten eta gobernu komunista ezarri zuten. Gobernuak Brest-Litovskeko ituna sinatu zuen. Errusiak gerra utzi eta Alemaniari lurralde asko eman zizkion.
-Estatu Batuak gerran sartu ziren: Aliatuei hornidura saltzen zieten. Alemaniarrek salmenta hori eragotzi nahi zuten, baina Lusitania transatlantikoa hondatu eta gero, AEBk gerran sartu ziren, eta aliatuen blokeari milioi bat soldadu baino gehiago eta beren industria indartsua eman zizkioten.
Errusiako Iraultzak eta AEB gerran sartzeak krisia bultzatu zuten.
4.-Gerraren amaiera: Alemaniak azken erasoaldia egin zuen baina  galdu zuen. Inperioak errenditu ziren.


3. Ondorioak
GIZA GALERAK:
Lehen Mundu Gerra ordura arte inoiz izandako handiena izan zen. 65 milioi soldadu mobilizatu zituen. Horri, Gerra Handia esan zioten.
Soldatuek hilabeteak pasa behar zituzten lubakietan bizitzen zeren eta oso gerra gogorrak izan zuten. Lokatzez estalita, etengabeko bonbardaketak jasaten, eta osasuna eta higiene gabe egon ziren. 
Lehen Mundu Gerran, 8 milioi pertsona baino gehiago hil ziren eta 9 milioi pertsona zuritu ziren. Hildako gehienak gizon gazteak zirenez, ondorio garrantzitsuak izan zituen Europako biztanlerian.

GALERA EKONOMIKOA:
 Industria, nekazaritza, merkatuak,azpiegiturak suntsituta geratuko dira eta krisialdi ekonomiko handia gertatuko da Gerraren zeharkako ondorioa, emakumeak etxetik kanpo lan egitea izan zen. Gizonak frontean borrokan ari zirinez, emakumeak fabriketako eta landako lanak beren gain hartu zituzten. Emakumeak lan guztiak egiteko ahalmena zutela frogatu zuten. Hori dela eta, gerra amaitzean, apurka-apurka eskubide politikoak eman zizkieten emakumeei.
Gero, estatua biztanleria kontrolatzen hasi zen eta espioitza eta kontraespioitza garatu zen. 

LURRALDE- ALDAKETAK:
Alemaniako, Austria- Hungariako eta Turkiako Inperioek gerra galdu zuten eta desagertu egin ziren, lurralde asko galtzen.
-Versaillesko Itunean Alemaniak kolonia guztiak galdu zituen, Frantziak eta BH hartzen.
-Austria- Hungariako Inperioa hainbat herrialdeetan zatitu zen: Austria, Hungaria eta Txekoslovakia. Herrialde batzuk galdu zituen ere.
-Otomandar Inperioa Turkiako errepublika bihurtu zen eta lurraldeak galdu zituen.
Errusia bakartuta edukitzeko haren inguruko estatuak indartu zituzten.
-Poloniak Errusiako, Austriako eta Alemaniako lurrak hartu zituen.
-Errumaniak Austria- Hungariaren Transilvania hartu zuen.

4.Bake itunak: Parisko bakea eta Versaillesko ituna. Nazioen Elkartea.
PARISEKO BAKEA esaten zaio garatutako herrialdeek sinatutako itunei: Versaillesko ituna ( Alemaniarekin sinatu zuen ).Pariseko bakearen oinarria ideologikoa Estatu Batuetako Wilson presidenteak azaldutako 14 auziak izan ziren. (begiratu 143 orr)
Hiru helburu: Alemaniaren suspertzea eragoztea, potentzia irabazleen artean botereen oreka lortzea, batez ere kolonietan eta Balkanetan arazorik ez lortzeko eta Errusia bakartuta ustea (erregimen komunista ez zabaltzeko)
VERSAILLESKO ITUNA:

Versaillesko Ituna Alemania eta Aliatuen artean Lehen mundu gerrari  amaiera eman zion ituna izan zen, Versaillesko jauregian sinatua.Ez zen bake akordioa izan, inposaketa baizik, gerraren erantzukizun osoa Alemaniari eta bere aliatuei leporatzen zieten. Honenbestez, herrialde horiek desarmatu, hainbat lurralde  eta koloniak galdu, Renania desmilitarizatu eta kalteordainak ordaindu behar zituzten aurkarien mesedetan. Honek guztiak mendeku gogo handia sortuko du Alemanian. Itun hau zailtasun handiekin bete zuten 1922tik aurrera eta erabat urratua izan zen Adolf Hitlerren etorrerarekin

NAZIOEN ELKARTEA:
Munduko herrialde nagusiak elkartzeko eta nazioarteko arazoak modu baketsuan konpontzeko.

5. 20ko hamarkada zoriontsua

Europako egoera politikoa guztiz aldatu zen . Erregimen demokratikoak sortu ziren baina demokrazia ahulak ziren krisi garaia baitzen. (langile-nekazarien altxamenduak, komunismoa zabaltzearen beldur…)
Erregimen diktatorialak ezarri ziren. Mussolini Italian, Primo de Rivera Espainian, Hungaria,  Polonia, Portugal, Grezia eta Jugoslavia
20 hamarkadaren hasieran, Frantzia eta Alemania artean tentsioak daude, Alemania ekonomia-krisi oso handia zeukan, zeren eta gerraren errua bota zioten eta diru asko ordaindu behar izan zuen. Estatu Batuek, orain ekonomian nagusienak zirenak, dirua utzi zioten Alemaniari.

6. 30eko hamarkadako krisia

ARRAZOIAK:
Superprodukzioa: Lehen mundu gerran, gerran aritutako herrialdeek ekonomia-ekoizpenerako erabili zituzten: Alemania, Australia eta Argentina. Gerra amaituta berriro ekoizten hasi ziren, beraz produktu gehiegi zegoen merkatuan.
Espekulazioa: 1902ko hamarkadan, Estatu Batuetako ekonomia, higiezinen espekulazioa eta burtsan oinarrituta egongo da.
Enpresa batzuk maileguak eskatzen zituzten  kontuak zuritzeko eta ekoizten segitzeko Enpresa askok ezin izan zuen kredituak ordaindu, horren ondorioz enpresa batzuk porrot egin zuten.
ONDORIOAK
Langabezia-hazkunde handia, kontsumoa murriztu.
Estatu Batueko inportazioak gutxitu: AEBak lehengaiz hornitzen zituztenh herrialdeetara krisia zabaldu.
Estatu Batueko bankuak Alemaniari utzitako kapitalak aberriratzen hasi ziren. Ondorioz; Europan, Austrian eta Alemanian krisi sakona gertatu zen.
Roosewelt, Estatu Batuetako presidentea programa bat martxan jarri zuen ”NEW DEAL” programa ekonomikoa, lan postu gehiago sortzeko herri lanetan inbertitu eta gizarte-babesa handitzeko. Horrela kontsumoak eta ekonomiak  gora egingo zuten.

ESTREMISMOA
Biztanleriak konfiantza galdu zuen demokrazian eta alderdi tradizionaletan. Alderdi estremistek jarraitzaileak lortu zituzten.
Langileek eta nekazariek oso gogor pairatu zuten eta  Alderdi Komunisten alde egin zuten.
Burgesia eta klase ertainek eskumako alderdien alde egin zuten.
Herri gehienetan alderdi faxistak sortu ziren.
Egoera honetan berriro diktadurak ezarri ziren: Portugalen, Grezian eta Austrian.
Alemanian Hitlerren erregimen naziak irabazi zuen eta horrek garrantzi handia izan zuen 2.MUNDU GERRARENTZAKO.

7. Gizarte-aldaketa handiko garaia

MUGIMENDU SUFRAGISTA:
XIX. mendean, emakumea diskriminatuta zegoen. Ez zuen gizarte eta politika-eskubiderik, eta senarraren mendean bizitzen zen.
 Seneca Fallseko Deklarazioarekin (1848 urtean egindakoa) mugimendu sufragista edo feminista sortu zen. (ikus 144 orr.)
Helburu nagusietako bat botoa lortzea zen. Beste helburua batzuk ere bazeuden, hezkuntza hobea eta lanbide trebakuntza izatea do familian sexu-berdintasuna lortzea.
Sufragismoak lehen mundu gerraren ondoren hartu zuen garrantzia. Arrakasta izan zuen herrialde anglosaxoietan, baina gizarte-garapen txikiko herrialdeetan arrakasta izateak asko kostatu zen.XX. mendearen hasieran Britainia Handia eta Estatu Batuak emakumeei boto-eskubidea eman zien.
1918an Espainiako Emakumeen Elkarte Nazionala sortu zen, elite intelektualeko emakumeek osatutakoa. Clara Campoamor eta Victoria Kent nabarmendu ziren. Espainian 1931ko Konstituzioan lortu zen sufragio unibertsala.

No hay comentarios:

Publicar un comentario