ESPAINIA 1902-1939


ESPAINIA 1902TIK 1939RA


Espainiaren historian, Alfontso XIII.aren erregealditik Gerra Zibilera bitarteko aldia funtsezkoa da gaur egungo errealitatea ulertzeko.
Zenbait politika-sistema izan ziren: Berrezarkuntzaren garaiko liberalismo moderatua, Primo de Riveraren diktadura eta demokrazia, Bigarren Errepublikan.
Eraldaketa horiek estremismoko eta politika-borrokako testuinguruan gertatu ziren. Horren ondorioz, tragedia izugarria gertatu zen: Gerra Zibila.


1898ko krisia.

1895ean, beste independentzia-mugimendu bat piztu zen Kuban. Gatazkak 1898ra arte iraun zuen. Urte horretan, Estatu Batuek gerra deklaratu zioten Espainiari, Maine koraza-ontzian Habanan hondoratzearen ondorioz.
Espainiak porrot egin zuen eta ondorioz azken koloniak galdu zituen, Kuba, Filipinak eta Puerto Rico. Honi 1898ko hondamendia esaten zaio. Ondorioz Erregenerazionismoa* sortu zen. Joaquín Costa izan zen mugimenduaren pertsonaia garrantzitsuena.


Primo de Riveraren diktadura (1923-1930)

          Krisi betean, Annualgo porrota gertatu zen, 1921. urtean Marokoko gerran. 10.000 soldadu baino gehiago hil ziren, ezkerreko oposizioak ikerketa eskatu zuen erantzulea nor zen jakiteko.Armadaren zati batek, bere burua babesteko, boterea eskuratzea erabaki zuen. 1923an, Primo de Rivera jeneralak, erregearen baimenaz, estatu-kolpea eman zuen. Konstituzioa eten egin zen. Gorteak desegin zituen, eta alderdi politikoak eta sindikatuak debekatu zituen.
          Diktadurak 7 urte iraun zuen, 1930ra arte, ekonomia oparotasunari esker. Goren une hori aprobetxatu zuen obra publikoak egiteko. 1927. urtetik aurrera, intelektualak, ikasleak, langile taldeak eta talde abertzaleak erregimen autoritarioa kritikatzen hasi ziren. Oposizio hori zela eta,Primo de Riverak dimititu egin zuen 1930. urtean.
          Alfontso XIII.ak beste gobernu bat eratzeko agindua eman zuen, konstituzioa berrezarri eta hauteskundetarako deia egin. Baina bere kontrako oposizio  oso gogorra zen Diktaduraren konplizetzat hartzen zutelako . Politikari errepublikanoek, sozialistek eta katalanistek Donostiako ituna sinatu zuten, Errepublika eratzeko eta hauteskundeetara elkarrekin aurkezteko.


1.      BIGARREN ERREPUBLIKA: ERREGIMEN DEMOKRATIKOA.

Berrezarkuntza eta Primo de Riveraren diktaduraren ondoren, politika- eta gizarte-aldaketa sakonak proposatu ziren.
1931. urtean, udal-hauteskundeetara deitu eta gero, hautagai errepublikanoek irabazi zuten ia probintzia guztietako hiriburuetan. Landako monarkikoek onartu behar izan zuten, nahiz eta landako eremuan haiek garaipena izatea. Jauntxoen eragina hirietan ez baitzen hain nabarmena.
Emaitzen berri izatean, Alfontso XIII.a joan izan behar zen eta behin betiko gobernua eratu zen. Gobernu horrek Bigarren Errepublika aldarrikatu zuen.



BEHIN BEHINEKO GOBERNUA ETA 1931KO KONSTITUZIOA:

Gobernu berria osatzean, Alcala Zamora presidentea izendatu zuten eta zenbait erreforma abiatu zituen. Gorte konstituziogileen hauteskundetan alderdi errepublikanoek irabaztean, 1931 konstituzioa idatzi zen.                                   Erregimen erabat demokratikoa ezarri zen, eta alderdi guztiek zuten ordezkariak izateko aukera. Baina berrikuntza nagusiak, hauek izan ziren:

- Gizartean eskubide berriak aitortu ziren, adibidez: adierazteko, biltzeko, elkartzeko eta dibortziatzeko eskubideak.
- Sufragio unibertsala ezarri zen, sexu-bereizketarik gabe.
- Estatu ez-konfesionala (erlijio ofizialik gabekoa). Edozein erlijio praktikatzeko zein hezkuntza laikoa jasotzeko eskubideak aitortzen ziren.
 - Eskualde autonomoak sortzeko aukera aitortzen zen, baita hizkuntzak aitortzeko aukera ere. Autonomia Estatutuak onartuko dira.
 - Gizarte-ongizateak garrantzi handia zeukan. Konstituzioak irakaskuntza publikoa bultzatzera animatzen zuen.

Espainiako lehen konstituzio guztiz demokratikoa izan zen, baina sorreratik bertatik izan zituen mugak.

- Tentsioak sortu ziren: zenbait kale-istilutan, kleroaren aurkako gehiegikeriak gertatu ziren, eta errepublikaren aurkako konspirazioak hasi ziren.

- Errepublikano moderatuenek gobernua utzi zuten, haserre baitzeuden erlijioari buruzko konstituzioko artikuluekin.

 - Alcala Zamora Errepublikaren presidentea izendatu zuten, eta Azaña, gobernuarena.


2.      BIURTEKO ERREFORMISTA (1931-1933)  (AZAÑA  gobernuburu)

Aurreko mendetik konpontzear zeuden arazoak konpontzea jorratu zuten:
1.                  Nekazaritza-erreformak Espainiako nekazaritza-egitura aldatzea, ekoizpena handitu eta nekazarien bizitza hobetzea zen helburua. Neurri hauek hartu zituzten:
        1.1. Landu gabeko latifundioak desjabetzea eta jornalarien artean banatu.
        1.2. Erreformez, ‘‘Instituto de Reforma  Agraria’’ erakundea arduratu zen. Baina ez   zeukan behar zuen dirua.
2.                  Kataluniari autonomia eman (1932) eta Generalitatea sortu.
3.                  Erreforma militarra, armadak eragin handia zuten politikan. Errepublikari leialtasuna zin egiteko eskatu zieten agintari militarrei, ez bazuten zin egiten erretiro ordaindua. Ofizial gutxiago baina leialak.
4.                  Lan-erreforma garrantzitsuak, langileen bizimodua hobetzeko. Ad. Gutxiengo-soldata eta aseguruak.
5.                  Hezkuntza erreforma gizarte-hobekuntzarako bide zela uste zuten.  Eskola berri pilo bat eraiki bi urtetan.
6.                  Ezkontza zibila eta dibortzioa arautu.

 Gobernuak, eliza, armada eta lur handien jabeen  oposizioa topatu zuen, haien ustez erreformak oso erradikalak zirelako. 1932 urtean estatu kolpea ematen saiatu ziren baina Sanjurjo jeneralak porrot egin zuen. Anarkistek finka batzuk okupatu haserre zeudelako. 1933an nekazari matxinada bat izan zen Casas Viejasen (Cadiz) Zenbait hildako izan ziren. Ekonomia krisia larritu zen eta gobernuaren onarpen eza handitu zen, hori dela eta, Azañak dimititu eta hauteskundeak egin ziren. Eskuina elkartuta joan zen hauteskundeetara CEDA (eskuin alderdi guztiak elkarturik) Gil Robles burua.

No hay comentarios:

Publicar un comentario