FAXISMOA ETA NAZISMOA
Gerrateko garaian, zenbait sistema nagusitu ziren:Italia Faxista eta Alemania Nazia.
Lehen mundu gerra bukatu ondoren krisialdia hasi zen.
Bi erregimenen kanpo-politika erasotzaileak beste mundu gerra erakarri zuen.
ITALIA FAXISTA
Mussolinik boterea eskuratzea:
Lehen Mundu Gerraren ondores, Italian krisi-egoera handia zegoen. Zorrak prezio-igoera eragin zuen, gainera, armadaren desmobilizazioaren ondorioz, langabezia hazi egin zen.
Horren ondorioz, gizarte-tentsioak areagotu ziren. Erdi-mailako eta goi-mailako klaseak herrialdean iraultza komunistak gertatzeko beldur izaten hasi ziren.
Alderdi politiko tradizionalek ez zuten jakin egoera zail horri aurre egiten; eta biztanleriaren zati handi bat muturreko aldierdiaren alde jartzen hasi zen: Alderdi Komunista ezkertiarra, , eta Fasci Italiani di Combattimento alderdi eskuindarraren alde Benito Mussolini buru zena.
Mussolinik aulki gutxi lortu zituen hauteskundean, hori dela-eta, boterea indarrez lortzea erabaki zuen. Horretarako, bere alderdiko kide asko bildu zituen eta Erromara joan ziren hor guztiak biltzeko; hau da, Erromarako Martxa. Bere helburua lortu zuen, Viktor Emanuel III.ak gobernua osotzeko aukera eman zion eta Mussolinik botere osoak lortu zituen.
FAXISMOREN EZAUGARRIAK
Faxismoa sei ezaugarri nagusi ditu:
• Pentsamolde antidemokratikoa eta antikomunista zen.
• Buruzagia ahalguztiduna zen eta modu totalitarioan agintzen eta zuzentzen zuen, askatasuna deuseztatu egin zuten. ( Duce)
• Estatuak ekonomian parte hartzen zuen herrialde autozufizientea lortzeko.
• Estatuak gizartea menderatzen zuen. Hezkuntza eta komunikabideak ere kontrolatzen zituzten.
• Nazionalismo basatia eta espantsionista ezarri zuten. (oso gogorra eta konkistatu nahi duena)
• Indarkeria eta milistarismoa gurtzen zuten, talde armatuak sortu zituzten estilo militarrarekin eta himnoak abesten, agurrak, uniformeak-alkondara beltza, ikurrak (fasces)zeuzkaten baita banderak eta kontzentrazio handiak.
Helburua ez zen arerio politikoa konbentzitzea, akabatzea baizik.
HITLERREK BOTEREA ESKURATZEA
Ekonomia-krisiaren ondorio politikoak
Adolf Hitlerrek boterea nola lortu zuen ulertzeko, Alemaniako Lehen mundu gerran egon zen krisia ezinbestekoa da jakitea.
-Ezker muturreko taldeen ustez, erregimen berria oso moderatua zen.
Errusiakoaren antzeko erregimen komunista ezarri nahi zuten.
-Talde kontserbadoreen ustez, erregimen berria ez zen legitimoa. Versaillesko Ituna onartzeagatik
Adolf Hitlerrek Alderdi Nazionalista (NSDAP) sortu zuen
1923. urtean estatu-kolpea eman zuen ¨Municheko putscha¨ baina porrot egin zuen.
1924.urtetik aurrera sozialdemokraten eta zentroko alderdien arteko koalizioak osatutako gobernu berriak ekonomia-egoera konpontzea lortu zuen.(EEBB laguntza)
1929tik aurrera Alemanian, ekonomia-krisiak atsekabea eta gizarte-tentsioa areagotu zituen.
Alderdi komunistaren eta Alderdi Nazionalistaren boto kopurua izugarri hazi zen.
Horrez gain, industrialariak eta finantzariak langile-iraultza gertatzeko beldur zirenez, ekonomikoki alderdi naziari laguntzea erabaki zuten.
Hitlerrek legez eskuratu zuen boterea
• 1932.urtean, parlamenturako eta errepublikako presidentetzarako hauteskundeak egingo ziren.
• Parlamenturako hauteskundeetan, komunistek eta naziek jaso zituzten boto gehien.
• Hala ere, inork ez zuen lortu gehiengo osoa, eta horren ondorioz, alderdiek ezin zuten bakarrik gobernua eratu.
• Alderdi batek ere ez zuenez gehiengo argirik lortu, mariskalak erabaki behar zuen nor deituko zuen gobernua eratzera.Negozio-gizonek eta talde kontserbadoreenek bultzatuta, Hindenburgek Hitler izendatu zuen kantziler 1933ko urtarrilean.
Oposizioaren desagerpena
• Naziek botere osoa eskuratu zuten.
• Oposizioko alderdiak desegin zituen.Alderdi politiko eta sindikatu guztiak, alderdi nazia izan ezik, legez kanpo uzteko.
• 1934.urtean, haren aurkari politikoak hiltzea agindu zuen, Labana Luzeen Gauadelakoan.
• Hindenburg hil egin zen, eta Hitler Errepublikako presidente bihurtu zen.
Hiru kargu garrantzitsuak eskuratu zituen: Estatu burua, gobernu burua eta alderdi legal bakarreko presidentea
NAZISMOAREN IDEOLOGIA
* HITLERREN IDEIAK
Municheko estatu-kolpean porrot egitean, kartzelatu zuten eta bertan (NIRE BORROKA) izeneko liburua idatzi zuen.
Liburuak FAXISMOAREN ezaugarriak zituen: buruzagia gurtzea, estatuaren nagusitasuna, indarkeria eta gazteria gorestea, baina BEREZKO EZAUGARRIAK bazituen ere: arrazismoa eta balio tradizionalak: emakumeak etxeaz eta seme-alabaz arduratu behar zutela soilik.
* PENTSAMOLDE ARRAZISTA
Nazismoa, historiaren ikuspegi arrazista eta arraziala zuen.
Hitlerren ustez, Alemaniarrak arraza ariokoak ziren, hau da, beste arraza guztien gainetik zeuden, gehien bat, juduen gainetik.
Hitlerren lehentasuna, arraza garbitasuna zen, “perfektuak” ez zirenak kartzelaratzen zituzten(judutarrak,homosexualak,buru elbarrituak ). Ondorioz, politika antisemita sistematikoa ezarri zen.
Juduen egoera txarrera joaten zen ez zieten lanbideetan aritzen uzten, arioen eta juduen arteko harreman- sexualak debekatu ziren eta KRISTAL HAUTSIEN GAUEAN naziak milaka judu hil zituzten, sinagogei su eman eta judu kontzentrazio esparruetan giltzapetu zituzten. .Juduek Europako beste herrietara ihes egin zuten.
Okerrena BIGARREN MUNDU GERRAN gertatu zen azken irtenbidea: Hitlerrek konkistatutako herrialde guztietan, ijitoak eta judutarrak sarraskitze-esparruetara sartu (Auschwitz edo Treblinka dira adibide batzuk) eta bertan, 5 milioi judu baino gehiago hil zituzten.
Antisemita: juduekin zerikusia duen oro arbuiatzearen alde dagoen doktrina.
BARNE POLITIKA
Erregimen nazia estatu totalitarioa zen, diktadore batek,(Hitler) zuzentzen zuen eta pertsonen askatasunak errespetatzen ez zituen erregimena zen.
Fuhrer-ak kontrolatzen du estatua.
Biztanleria kontrolatzeko polizia zerbitzua jarri zuten. SS a eta Gestapo ,aurkari politikoekin akabatzeko erabiltzen zituen, baita bere guardia pertsonalerako ere.
Alderdi naziak komunikazio bideak Kontrolatzen zituen, Hitlerren irudia goresteko.
Hezkuntzak pentsamolde nazia transmititzen zuten eta 1936tik aurrera Hitlerren Gazteetan deituriko asoziazioan sartzera derrigortuta zeuden, politika eta militar hezkuntza jasotzeko.
Errepresioaren eta propagandaren ondorioz nazismoak ez zuen inolako oposiziorik.
Kontserbadoreek, komunismoarekin amaitzea eskertzen zioten.
KANPO-POLITIKA: militarismoa eta espantsionismoa.
Nazismoaren lehentasuneko bat Alemania potentzia handia bihurtzea zen.
Kanpo-politika gerrazalea martxan jarri zuten eta finantzatzeko beharrezko baliabideak mobilizatu zituzten.
PENTSAMOLDE ESPANTSIONISTA ETA KANPO- HEDAPENA
Pentsamolde espantsionistak Alemaniak Versaillesko Itunean ezarritako mugetatik kanpo hedatu behar zuela defendatzen zuen.2 oinarri.
1-Bizi-espazioaren teoriaàgoi-mailako arraza arioak eskubidea zuen eslaviarren (errubioak, altuak), eta behe-mailako beste arrazen kontura lurraldeak konkistatzeko.
Beste herrialde batek aurka eginez gero, gerraz konponduko zuten.
2-Pangermanismoà Europako alemaniar jatorriko herrialde guztiak estatu baten batzeko helburua. ONDORIOZ: Hitlerrek egindako kanpo-politika Versaillesko Itunaren puntu guztiak aldatzen ditu, bere ideia jarraituz egin zuen politika.
Lehenbizi berrarmatze-plan handia martxan jarri. 1930ko armada indartsuena.
Alemania hedatzen hasi 1938 tropek Austria eta Sudeteak inbaditu zuten, 1939 Hitlerrek Txekoslovakia osoa okupatu zuten. Potentzia batek ere ez zien aurre egin ekintza horietan
GERRARA BIDERATUTAKO EKONOMIA.
Herri-lan handiak egiteko politika martxan jarri zen enplegu asko sortzeko. Ekonomia-politikaren lehentasuna kanpo-politika sendotzea zen.
Autarkia da helburu nagusia (herrialdeak behar duen guztia ekoiztu) Industria berri asko sortu ziren, lehen beste herrialde batzuetatik inportatzen ziren gaiak egiteko. Armadarekin zerikusia zuten industrietan asko inbertitu zuten.Estatuak ekonomia-politika ildoak zehaztu zituen baina enpresa pribatuak ere onartzen ziren (Thyssen eta Krupp enpresa adibidez -erregimena naziaren alde jarri eta etekin handiak lortu zituen.)
No hay comentarios:
Publicar un comentario