GERRA HOTZA


Gerra Hotza(1945-1989)

MAPAREKIN(Egin click)
Mapa honek, 1945 eta 1989 urteen bitartean gertatu zen lehiaren bilakaera adieraten du, hau da gerra hotzarena.
Mapan, gerra honetan egon ziren bi blokeak argi eta argi desberdintzen dira.
Lehenengo blokean (kapitalistak): Ipar eta Hego amerika, Australia, Erresuma Batua, Norvegia, Europako ekialdea izan ziren batik bat.
Bigarren blokean (komunistak): Europako mendebalde osoa zena.
 Mapa baita ere, garai hartan hau da, gerra hotzak iraun zuen bitartean, sortu ziren krisi eta lehiak isladatzen ditu. Krisi bezala, Berlingo krisia ageri da. Gerra bezala berriz, greziakoa, Kubakoa, Koreakoa  eta Indotxinakoa ageri dira.
Azalpena:
Gerra hotza, 1945-1989 urteen bitartean gertatu zen lehia bat izan zen. Bigarren Mundu gerraren ostean, bi superpotentziak, hau da, Estatu Batua eta Sobietar Batasuna izugarrizko tentsioan sartu ziren eta tentsio hau azkenean mundu osora hedatu zen.
Estatu gehienak, Hirugarren mundukoak batik bat, bi bloke horietatik kanpo gelditu ziren, eta ez-alineazioa aldarrikatu zuten; ez bloke batean ez bestean ez zuten parte hartu. 
Esan beharra dago, erabateko neutraltasuna ez zela inoiz egon lehia honetan, nahiz eta estatu gehienak, netraltasunari eutsi nahi izan zioten. 
Nahiz eta inoiz ez zen erabateko gerra egoerara iritsi, gerra hotzaren garaian, tentsio egoera etengabea zen.
Garai haietan, etsaiari aurre egiteko une guztietan eraso estrategikoak indartzen ibili ziren.
Mapan ageri den bezala, hainbat lehia eta krisi egon ziren gerra garaian.  Krisi hoietako bat, Berlingo krisia izan zen.  Krisi honekin hasi zen bi blokeen liskarra.  Estatu Batuarren iritziz, Irango eta Greziako auziek agerian uzten zuten britainiarren ahultasuna, eta Europa osoa Moskuren eragin pean eror zitekeen susmoa indartzen hasi zen.  Susmo hauen ondorioz, eman zioten hasiera gerra hotzari.
Jaltako eta Postdamenko Itunetan, besteak beste, Alemania militarki okupatu, lau alderditan banatu eta eta Estatu Batuen, Britainia handiaren Frantziaren eta Sobietar Batasunaren ustea erabaki zuten.  Berlin hiria alde sobietarrean zegoen, eta hau ere, lau alderditan zatitu zuten.  Ikuspuntu ekonomikotik batasunari eutsi zioten, gerrak eragindako kalteei aurre egiteko.
Beraien helburua, alemania osoa batzea eta sistema demokratikoa ezartzea izan zelarik..
Britainiarrek eta Estatu Batuarrek, bere aldeak ekonomikoki batu egin zituzten, nahiz eta sobietarrak eta frantzisak, jarrera honen aurka egon.  Geroago, Londresko Biltzarrean, Estatu Batuek, Frantziak,  Britainia Handiak eta Beneluxek, Estatu Alemana sortzea erabaki zuten eta honen ondorioz, sobietarrek Berlin hiria blokeatzea pentsatu zuten. 
Berlingo blokeo honen ondorioz, batasuna alde batera hutzi  eta bi estatu alemanen sorrera bizkortu zen.  1949.urteko maiatzaren 8an, Oinarrizko Legea onetsi zen, hau da, Alemaniako Errepublika Federalaren Kontituzioaren edukia.  Hau gertatu eta oso gutxira, alde sobietarrean, Alemaniako Errepublika Demokratikoa sortu zen.  Eta honela jarraitu izan zuen Alemaniak gerra hotza bukatu zen harte, bi zatitan banatua.
Lehen aipatu bezala, hainbat lehia gertatu ziren gerra hotzaren baitan.  Hauetako bat, Vietnango gerra.  Lehia honetan, Japoniako errendimenduarekin, komunistek, botere hutsuneaz baliatu ziren eta Vietnango Herri Errepublikoa aldarrikatu zuen iparraldean. Hala ere, armada britainiarrak, hegoaldea okupatu zuen.  Ordundik, Indotxinako penintsula osoan bere aginte koloniala ezartzen ahalegindu zen Frantzia.
Beste gerra bat, garai honetan gertatu zena, Kubako misilen krisia izan zen.  Gerra honetan, Estatu Batuarrek atzerriratutako kubatara batzuk Cochinos Badian lehorreratu zituzten modu honetan, beraien planari jarraituz, Fidel kargotik kentzeko amsoarekin.  Baina beraien asmoak eta ideiak  hutsean gelditu ziren.  Hortik laisterrera, izugarrizko tentsioa sortu baitzen Estatu Batuetan.  Olokaustoaren beldur ziren, kuban sobietarrek zituzten misilek Estatu batuak osoa menderatuko zutela zekitelako. Hori zela eta, Estatu Batuek beste  taktika batera ekin zioten.  Misil hoiek kubara heldu ez zitezen, uharteari, itsas blokeo bat egin zioten.  Modu honetan, beraien etsaiei ezer esportatzea debekatuz eta inportazioak lortzea eragotziz.
Liskar hauen ostean, argi gelditu zen beharrezko zela bi superpotentziek elkar ulertzea. 
Mapan liskar eta krisi hauetatik gain, gerra garaian Estatu Batuek egin zituen adostasunak ageri dira.  Adostasun hauetako bat, Otan izeneko izan zen.  Ipar atalantikoko tratatu hau, 1949an sortutako aliantza militara izan zen.  Hor ageri da baita ere, OTASE.  Itun hau, Estatu Batuek 1954 hitzartu zuen eta hitzarmen honi, Asiako Hego-ekialdeko ituna deitu zitzaion.  Beste itun bat 1955ean sinatu zuen  Bagdadeko ituna izena izan zuena.  Akordio hauetaz gain, sistema militarra osatzeko, bereziki Ozeano Bareko aldean.  Hauetatik garrantzitsuenak, Hegoaldeko Korearekin, Taiwanekin eta Japoniarekin sinatu zituen Estatu Batuek.
Baita ere, esan beharra dago, itun hauei esker Estatu Batuek Sobietar Batasunaren aurkako base militarrak eraiki ahal izan zituztela mundu osoan zehar eta nazioarte mailako itsasoko zirkulazioaren ibilbide nagusiak kontrolatu zituztela

No hay comentarios:

Publicar un comentario